lunes, 27 de diciembre de 2010

2010eko kirol momentu onenak

Urtea amaitzear dago eta nola ez, beti egiten da urteko balorazio bat momentu on eta txarrak gogoratuz hurrengo urtera begira. Gaur, sarrera honetan, nik gehen gozatu dudan kirol momentuak erakutsiko dizkizuet. Beti bezala futbolarekin hasiko nahiz. Badakit erreala aurten lehenengo mailara igotzea lortu zuela, beraz Zorionak errealzaleoi! Baina Athletic-ekoa naizenez partidurik polit eta gogorrena gogoratuko dut. Nire taldeak Real Madrid garaitu zuenean 2. minutuan gol bat sartuz eta defentsan partidu itzela jokatuz.



Hurrengo momentua, ekaina aldera heldu zen. Futbol zelaitik saskibaloi kantxara mugitu behar gara eta Bilbotik Gasteizera. Bertan, Baskoniak bere 3. liga irabazi zuen azken 7 segundutan. Europako txapelduna zen Bartzelonari 2 partidu irabazi zizkion hiri kondalean 5 partiduko onenera jokatutako final horretan. Beraz, gasteiztarrek Fernando San Emeterio buru zutela, partidu oso ona jokatu zuten ACB tituloa irabazteko. Bideoa partidu epikoa izan zela erakusten du benetan.



Azken momentua irailan etorri zen. Igor Antonek Vuelta irabazteko gai zela erakutsi zuen. Bi etapa irabazi zituen eta liderra izan zen, baina zoritzarrez erori egin zen 14. etapan eta Vuelta utzi behar izan zuen. Bi etapa handi irabazi zituen, laugarrena tea hamaikagarrena. Azken hau Andorran izan zen eta Pal eske estazioan amaitu zen, odol hotzarekin jokatu zuen Galdakaoko eskalatzaileak. Baina gogokoena laugarren etapan heldu zen azken kilometroan malda handia igo behar izan zutelako. %26raino hurbiltzen ziren Valdepeñas de Jaeneko maldak eta Ardenetako klasikoetako hormen antzekoa zen: Saint nicholas, Cauberg, Huy, eta La Redoute mitikoen antzekoak.

lunes, 20 de diciembre de 2010

Castroko gaztelua

Gorka Pedrosa eta biok Kantabriako kostaldeko herri honetara hurbildu ginen bere gazteluari buruzko dokumental txiki bat egiteko.
Lekua oso polita zen eta gainera oso ondo zegoen antolatuta, barruan eskualdeari buruzko erakusketa bat baitzegoen.

Oso pozik joan ginen Castrotik eta espero dut bideo hau gustokoa izatea.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Mikel Ayestaran eta teknologia berriak

Mikel Ayestaran kazetaria, Azaroaren 5ean Euskal Herriako Unibertsitatean egon zen. Bere ustez kazetaritza, orain arte ezagutzen dugun moduan, multimedia formatuez eta teknologia berriez behar da elikatu aurrera egiteko.

Ohituta gaude, etxean gaudela albistegia ikusten, Mikelen aurpegia ikustea Iranen, Iraken edo Afganistanen. Atzerrian lan eginda teknologia berrien erabilpenaren garrantziaz hitz egiten du, momentuan, bera dagoen tokitik berriak bidaltzeko gu informaturik egoteko. Bestalde, nazioarteko berriemailearen gakoa ere herritarrekin kontaktuan egotea da, askotan hauek ez dituztelako kontuan hartzen eta bere ustez, informazioa ez dago osatua hauen iritzia baztertzen bada.

Bere lana garrantzitsua da, gainera 2009an berri emaile onenaren saria jaso zuen, azken urteetako ibilbidea sarituz.

martes, 7 de diciembre de 2010

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia

Kaixo lagunok!! Aurreko Urriaren 21ean gure fakultadera hurbildu zen Venezuelako enbaxadorea, Julian Isaias Rodriguez. Egun oso korapilatsuak izan ziren gainera, Venezuela eta Espainiaren artean nolabaiteko "krisi" diplomatiko bat zegoelako. Hala ere, gurera etorri zen diplomatiko venezolar hau eta Latinoamerikako askapen prozesua azaldu zigun 200 urte pasa direlarik.
Hitzaldiaren bideoa hemen dago ikusgai, Gorka Palazioren Qik orrialdean.

lunes, 6 de diciembre de 2010

3D??? ez eskerrik asko!

James Cameronek Avatar filma estrainatu zuenetik asko izan dira 3D negozioan murgildu direnak. Handik hona estreinatu diren pelikula asko eta asko 3 dimentsiotan izan dira. Gainera, aspaldi esteinatutako pelikulen produktora askok hauek berriz estreinatzea erabaki dute 3D formatoan. Baina galdera hurrengoa da: zertarako nahi duzu zineman 4 euro gehiago ordaindu ordu eta erdi batean hiru txorakeri zuri hurbiltzeko??? Zinema berez, garestia da eta nik, pertsonalki ez dut gehiago ordainduko honengatik.
Eta hori gutxi balitz Madril eta Barçaren arteko "klasikoa" ere formato honetan eman zuten munduko kate batzuetan.
Urrian jokatutako LA Lakers vs. FC Barcelona ere 3 dimentsiotan eskaini zuten.

Youtube 3D formatora ere apuntatu da bideo hau erakusten duen bezala. Badirudi etorkizuna izango dela... Nik espero dut ezetz. Espero dut guzti hau Avatarrek sortutako moda bat izatea eta listo ez zaidalako batere gustatzen. Orain konturatu al gara 3D existitzen dela??? Kaletik paseatzean 3 dimentsiotan ere ikusten dugu eee!! Baten bat igual ez da oraindik konturatu. Nik, behintzat 3D-az gozatzeko paseatzera edo mendira noa eta hortik paisaiak ikusita hiru dimentsiotaz aski gozatu dut. Hobe da hori, ordenagailu baten aurrean egontea baino.

Teknologiaz blai

Badirudi urte batzuk barru gure lizentziatura desagertuko dela eta kamarak robotek kontrolatuko dituzte, realizazioa, soinua eta hainbat kontu ere. Beti zein adibide agertzen den albistegi honetan. Noiz utziko diogu LaSexta-ko aurkezle panpoxak ikusteari??? edo Ana Urrutia eguraldia aurkezten??? Denborak arabakiko du noiz arte eduki soldatapean aurkezleak "Ananova" ikusita.

Hugo Chavez eta hedabideak

Aski ezaguna da, hedabide gehienak jo puntuan daukatela Hugo Chavez. Beste politika mota bat eta eredu ekonomiko eta sozial ezberdinak erabili nahi dituen politikari honek, etengabe jasan behar ditu munduko hedabide askoren kritika. Venezuelaren baliabide naturalak agortzen dituzten empresa arrotzei ez dionez laguntzarik ematen, diktadore bezala ikusten dute enpresa horien herrialdeetako komunikabideak. Hala ere, gure Chavez xelebreak hainbat hauteskunde irabazi ditu eta estatu kolpe bat jasan behar izan du.
Bideo honetan argi ikusten da CNN-ko kazetari honek zelako jarrera duen Venezuelako presidentearekin. Kazetari batek ezin du inola ere elkarrizketatua gutxiestu eta badirudi honi ez zaiola asko inporta, aurrean Hugo Chavez duelako.


Hala ere, Hugo Chavez sarearen garrantziaren jabe da. Badaki hau ondo erabiltzen bere interesak aurrera eramateko. Bere twitter kontua da honen erakusle eta honi buruz egindako erreportai eta spota ere. Hona hemen bere twitter orrialdearen linka eta bideoa.

martes, 16 de noviembre de 2010

Gau Magikoa!!!

2009ko Martxoaren 4a, athletic-zale guztien buruan mantenduko den eguna da. 24 urte itxaron ondoren athletic kopako finalera bueltatu zen. Baina honetaz aparte, taldeak eta bere zaleek emandako irudiarekin geratu zen jendea. Aurreko hilabetean, joaneko partidan 2-1 galdu zuen talde txuri-gorriak Sevillan. Bilbo eta Bizkaia osoan giroa berotzen joan zen hilabete batean zehar martxoaren 4ean San Mamesen hortzak erakusteko eta Sevilla bezalako talde bat (UEFA-ko irabazle eta Championesen jokatzen duan) 3-0 garaitzeko. Giroa eta partiduaren kalitatea ezin denez hitz gehiagorekin azaldu, hor doa bideo bat!

Arrautzak eta zapatak Dublinen

Erresuma Batuan lehen ministroa izan zen Tony Blair, Dublineko liburutegi batera joan zen bere liburu berria aurkeztera. "A Journey" liburuan bere ibilbide politikoa kontatzen du politikariak. Dublinen manifestari askok itxaron zuten Blair, Irakeko gerran sartu izanagait.
Gai hau nahiko polemikoa denez, bi telebista kate ezberdinetako ikuspegiak erakutsiko dizkizuet ondoko bideoetan. Lehenengoa, "sky" kate britaniarrarena da. Honetan etengabe dago erreportaria hizketan eta bideoko irudiak ez dira oso bortitzak, nahiko "light" direla esan dezakegu protesta batentzat. Bigarren bideoa aldiz, telebista irlandarrarena da. Honek iskanbilen irudiak erakusten ditu, bai manifestarien aldetik bai polizien aldetik.

Nire ustez ezberdintasun handiena hitzetan dago. Lehenengo bideoan erreportariak, bideoaren irudi aukeraketaren subjetibitateari hitzena gehitzen dio, horrela gui iritzi sendoago bat sorraraziz. Bigarrenan, nahiz eta irudiak beti subjetiboki aukeratuak egon, gure diskurtso propioa sortzera gonbidatzen gaitu.



miércoles, 3 de noviembre de 2010

miércoles, 13 de octubre de 2010

Prometeus: la revolución de los medios

Bideo hau oso interesgarria eta argitzailea izan daiteke. Gaur egun egungo komunikabideak hankaz gora jartzen ditu eta etorkizunean hauek nola izango diren azaltzen du. Urte gutxi batzutan komunikazioren mundua ez du izango oraingoaren antza handirik, guk ezagutzen dugun telebista ahalguztidunaren amaiera imaginatzea oso zaila delako. Orain ezagutzen ditugun plataforma guztiak: telebistak, irratiak, egunkariak, publizitatea, liburuak... interneten aurkituko ditugo bakarrik. Komunikazio enpresa guztiek interneten apustu garbia egin behar dute biziraun nahi baldin badute, gero eta azkarrago doan mundu honetan. Guzti hau erosoa dela dirudi, guztia interneten aurkituko dugulako, baina kontrolaren itzala gero eta handiagoa izango dela uste dut, hau da, batzuek kontsumitzen dugun guzti-guztia jakingo dutelako, eta hori lagunak, asko kezkatzen nau.