martes, 4 de enero de 2011

Nola egin kroma bat Power director 8 programarekin??

Bideo honetan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Gorka Palaziok programa hau erabiliz Chroma key efektua egiten erakusten digu.

Etorkizuneko telebista

Beti imaginatu dugu nola izango den telebista etorkizunean. Gorka Palazio irakasleak grabatutako bideo honetan pista batzuk jasoko ditugu. Bertan, Jose Juan Gutierrez, RTVE-ko medio interaktiboen zuzendaria agertzen da etorkizunari buruz hitz egiten Euskal Herriko Unibertsitatean WEB-TV-ari buruz emandako hitzaldi batean.

Hitzaldia oso interesgarria da eta etorkizuna ikusentzulearen eskuetan dagoela dio. Interneten bidez aurreko eguneko saioak ikus ditzakegu nahi dugun momentuan. Gainera informazioa ez da broadcaster-etik ikusleari bideratzen, bien arteko komunikazioa dela dio. Hau sare sozialei esker lortzen da, non ikusleak bere iritzia edo informazioa eman dezakeen programari bidaliz. Hemen txertatzen dizuet bideoa... ikus ezazue, merezi du!


Hedabideek informazio iturri gutxi erabiltzen dituzte


Hedabideek ez dituzte iturri askorik erabiltzen beraz, informazioa ez dute kontrastatzen eta errealitatearen alde bakarra erakusten dute hau desitxuratuz.

Datuak honakoak dira: Albisteko %0,7 iturri erabiltzen dira. Atribuzioei dagokionez prentsa idatzia zintzoena da %10arekin eta irrati eta telebistak %1,8an geratzen dira.

%83ak errealitatearen alde bakarra erakusten du, bere interesen alde jokatuz.

Erreportaiak egiteko pausoak


Iturria: Formas de presentar las noticias por TV :: Gorka J. Palazio :: EHU :: Bajo licencia CC by-sa :: www.Palazio.org Formas de presentar las noticias televisivas Gorka J. Palazio

Albistegiak aurkezteko erak


Iturria: Formas de presentar las noticias por TV :: Gorka J. Palazio :: EHU :: Bajo licencia CC by-sa :: www.Palazio.org Formas de presentar las noticias televisivas Gorka J. Palazio

Publizitatea

Publizitateaz inguratuta bizi gara: telebista, internet, irratia, egunkariak, metroa... leku guztietan gogoratzen digute kontsumitu behar dugula hobeak izateko. Egia esan gaur egun ez dago sekretu handirik honetan, eta guztiok teoria jakin badakigun, oraindik nahiko inozoak gara. Bideo honek hobeto azalduko dizue publizitatearen egia.

Lanbide-heziketa edo unibertsitatea??

Gaur egungo egoera ekonimikoak ez du itxura batere ona. Egunero jende asko lanik gabe geratzen da eta Unibertsitateetatik eta LH zentruetatik ateratzen diren gazte prestatuak lanak aurkitzeko zailtasunak dituzte, gehienbat unibertsitateko ikasleak.

Urte batzuetatik hona Lanbide Heziketa zentroak bete egin dira errazagoa delako ondoren lan egitea.

Espero dut nire kasua ez izatea, bestela nire bizitzako loau urte alferrik pasa ditut ikasten.

Berria, Egunkariaren errautzetatik jaioa

2003an Euskal Herriko prentsa berriz ere kolpetu zuten. Egin-ekin egin zuten bezala Egunkaria itxi zuten ETA-rekin erlazionatuz. EITB-ko erreportai honetan ikusi daiteke nola jaio zen Berria egunkaria. Euskal prentsak eta adierazpen askatasunak jasotako kolpeari azkar erantzun zioten Berria sortuz.

Iaz, Egunkaria kasuaren sententzia kaleratu zen eta inputatuak absolbatu zituzten. Baina zergatik utzi zuten hainbat euskaldun egunero erosten zuten egunkariarik gabe??? Nola ordainduko dute hori???

Linux, Txileko telebistan.

Ikaragarria da Linux mundu osoan zehar duen eragina. Bideo honetan ikusi dezakegunez, Txileko TVN-ak Linuxen inguruko berri bat ematen du bere abantailak aipatuz.

Gero eta indar handiagoa hartzen hari dira software libreen aldeko jarraitzaileak. Baina, normala da. Gero eta prezio altuagoak ari dira jartzen softwareak erosteko eta alternatiba hau etorkizuna izango dela dirudi.

The Collective - Seasons

Gaurko bideo honetan, gazte batzuk ezinezko akrobaziak egiten agertzen dira. Hemen dagoena trailerra baino ez da beraz, hau gustatu bazaizue bideo osoa ikusi behar duzue. Ikaragarria da benetan, gazte hauek egiten dutena haien bizikletekin.