martes, 4 de enero de 2011

Etorkizuneko telebista

Beti imaginatu dugu nola izango den telebista etorkizunean. Gorka Palazio irakasleak grabatutako bideo honetan pista batzuk jasoko ditugu. Bertan, Jose Juan Gutierrez, RTVE-ko medio interaktiboen zuzendaria agertzen da etorkizunari buruz hitz egiten Euskal Herriko Unibertsitatean WEB-TV-ari buruz emandako hitzaldi batean.

Hitzaldia oso interesgarria da eta etorkizuna ikusentzulearen eskuetan dagoela dio. Interneten bidez aurreko eguneko saioak ikus ditzakegu nahi dugun momentuan. Gainera informazioa ez da broadcaster-etik ikusleari bideratzen, bien arteko komunikazioa dela dio. Hau sare sozialei esker lortzen da, non ikusleak bere iritzia edo informazioa eman dezakeen programari bidaliz. Hemen txertatzen dizuet bideoa... ikus ezazue, merezi du!


No hay comentarios:

Publicar un comentario